Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo Atocha kaleko 55an Carlos del Ríok zuzendutako abokatu talde batek bulegoa ireki zuen. Lan arloan espezializatuta zeuden. 1977ko urtarrilaren 23ko arratsaldean, abokatuak garraio pribatuaren 80 bat ordezkarirekin bildu ziren. Sektore horretan lan-gatazka bat zegoen eta kaleratzeak iragarrita zeuden.
22.30ak aldera bukatu zen bilera, baina abokatuak bulegoan lan egiten geratu ziren. 22.45ak aldera, Ángel Rodríguez Leal atezaina txirrina entzun eta atea irekitzera joan zen. Bi persona sartu ziren eta hirrugarren bat atean geratu zen. Joaquín Navarro sindikalista non zegoen galdetu zuten. Navarro handik hurbil zegoen kafetegi batean zegoen. Sartu zirenek armak atera eta Rodríguez Leal tirokatu zuten. Ondoren, isilgailua zeukaten metrailetak erabiliz, bilduta zeuden abokatuak tirokatu zituzten. Haietako bi, Luis Javier Benavides Orgaz eta Enrique Valdevira Ibáñez, berehala hil ziren. Zauri larrien ondorioz, beste bi hurrengo egunetan hil ziren, Francisco Javier Sauquillo eta Serafín Holgado, Zuzenbide ikaslea. Beste lau persona zaurituta suertatu ziren: Miguel Sarabia Gil, Alejandro Ruiz-Huerta, Luis Ramos eta Lola González Ruiz. Azken hau Sauquilloren emaztea zen.
Atentatua Francisco Franco diktadorea hil eta hiru hilabetera gertatu zen. Espainia indarkeria testuinguru batean murgilduta zegoen, ultraeskuineko taldeen eta GRAPO erakunde terroristaren ekintzak nahasten bait ziren. Ultraeskuineko taldeekin lotuta zeuden lau pertsona epaitu eta zigortu zituzten: Fernando Lerdo de Tejada –lortutako espetxe-baimen batean ihes egin zuena-, Carlos García Juliá eta José Fernández Cerra hilketaren autore materialak eta Francisco Corredera Albadalejo laguntzailea.
Luis Javier Benavides Villacarrillo herrian jaio zen (Jaen). Zuzenbidean lizentziaduna zen eta Enpresa ikasketak burutu zituen ICADEn. PCEan sartu eta lan-arloko abokatuen bulegoetan lan egiten hasi zen.