Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 52
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Michelin enpresako teknikaria
Atentatuaren data: 25/06/1980
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Errudunak: José Antonio Urrutikoetxea Bengoechea 'Josu Ternera', Modesto García Marañón, Miren Edurne García Artal.
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Luis Maria Hergueta Guinearen kontrako atentatua lan egiten zuen Michelín lantegitik irten eta Gasteizko Dato kaleko bere etxean sartu behar zuenean gertatu zen. Hiru gizabanako atzetik hurbildu eta Herguetak bere etxeko atarian sartu behar zuenean, haietako batek bi tiro jo zizkion garondoan; une hartantxe hil zen.
Une horretan, Dato kalean pertsona asko zebiltzan, eta hilketaren lekukoak izan ziren. Udaltzain batek bere pistola atera eta ahalegina egin zuen terroristak atxilotzeko, baina arma trabatu eta ezin izan zuen ezer egin.
ETAko terroristek aztertua zuten biktimaren eguneroko errutina, eta horrek atentatua egitea ahalbidetu zien.