Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 57
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Gipuzkoako Gobernu militarreko bigarren burua eta Lurreko Armadako koronela
Atentatuaren data: 02/01/1991
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Francisco Javier Balerdi Ibarguren, Juan Ignacio Ormaechea Antepara
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Luis García Lozano koronela etxera bueltan zihoan Gobernu Militarraren egoitzako bere lanetik, bere auto ofizialean, Jacinto Romatez gidariak zeramala. Ibilgailua semaforo gorri baten geratu zen unean, Donostiako Etxaide kalearen eta Foruen Pasealekuaren arteko bidegurutzean zen, ETAko bi kide kaputxadunek balaz josi zuten. Koronela hantxe bertan hil zen; gorpuak sarrerako 16 zulo eta irteerako 7 zulo zeuzkan. Gidariak ez zuen zauri fisikorik izan, baina krisi nerbiosoa izan eta DYAk artatu zuen.

Prentsa