Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 04/10/1976
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1976ko urriaren 3ko eguerdian Juan Maria Araluze Donostiako Askatasunaren Hiribideko bere etxera zihoan bazkaltzera. Jose Maria Elizegi Díaz txoferra eta eskoltako hiru polizia zituen lagun, tartean Luis Francisco Sanz Flores agentea. Araluzek autoko atea zabaldu zuen unean hasi zen sarraskia. Autobusaren markesinan zain zeuden terrorista batzuk tiroka hasi eta ehun bala inguru bota zituzten.

 

Diputazioko presidentea espaloian geratu zen, hiltzeko zauriak zituela, zazpi bala-tiro hartu baitzituen –zangoan bat eta beste sei sabelalde eta bularraldean–; Araluzeren automobileko gidariak, Jose Maria Elizegi Díaz zen, bi bala-tiro hartu zituen buruan. Besteko txoferra, Alfredo García González, tokian bertan hil zen; Antonio Palomo Pérez inspektoreordea eta Luis Francisco Sanz Flores polizia oso-oso larri zaurituta zeuden, eta handik gutxia hil ziren.

 

Handik ordu batzuetara ETAk bere gain hartu zuen Diputazioko presidentearen eta haren lau laguntzaileen kontrako atentatua, eta “zaintza-txakur”tzat aipatu zituen haiek mespretxuz.

Prentsa