Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Cantabria
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Espainiako Gobernuko presidentea
Atentatuaren data: 20/12/1973
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAko Txikia taldeko kideek Madril hiriko Claudio Coello kalearen 104. zenbakian soto bat alokatu zuten. Ekintzari ‘Operación Ogro’ izena ipini zioten. Tunel bat ireki zuten sototik kalearen erdira arte. Han azpian lehergailu indartsua jarri zuten. Argindarraren kable batekin konektatu zuten. 1973ko abenduaren 20an, ETAko hiru kideak argiketariak bailiran mozorratu ziren. 9.20etan, Luis Carrero Blanco almirantea eta Gobernuburua handik igaro zenean bonba eztandarazi zuten. Leherketa oso indartsua izan zen: Carreroren Dodgea Jesuitena zen eraikin baten gainetik pasatu zen eta barruko patiora erori zen. Kotxean zihoazen hiru pertsonak hil ziren.

Luis Carrero Blancok frankismoan hainbat kargu politiko eta militarrak bete zituen diktadoreak 1973ko ekainaren 6an Gobernuburua izendatu zuen arte. Hilketaren ostean, ETAk magnizidioa bere gain hartu zuen Paris Irratian igorritako agiri baten bidez.

Argazkiak

Prentsa