Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Armatuko Agentea
Atentatuaren data: 14/07/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Horas después del atentado, los tres ocupantes del Seat 127 fueron detenidos. Confesaron pertenecer al FRAP (Frente Revolucionario Antifascista Patriota) y admitieron que habían escogido a la víctima al azar, después de haber recorrido varias calles de Madrid en busca de un agente de policía al que asesinar. Fueron condenados a sendas penas de muerte y ejecutados el 27 de septiembre de 1975. Eran VIadimiro Fernández, Manuel Blanco y José Humberto Baena.
Arma: Pistola
Hiltzailea: FRAP

Deskribapena

Espainiako Poliziako agentea zen Lucio Rodríguez. Madrilgo Alenza kalean zeuden Iberia konpainiaren bulegoetan zaintza lana egiten ari zen. Bere lanaldia 22.00etan amaitzen zen, baina 22.20ak ziren eta bere lankidea oraindik ez zen iritzi. Orduan, hiru pertsona zeramatzan Seat 127 bat agertu zen. FRAPeko kideak ziren. Autotik bi pertsona jaitsi ziren eta agentea tirokatu zuten. Guztira, zortzi balazo jaso zituen buruan, lepoan, sorbaldan eta sabelaldean. Terroristeh ihes egiten zuten bitartean, Lucio Rodríguez Cristóbal Bordiú kaleraino iritsi zen oinez, baina han zerraldo erori zen. Gurutze Gorriaren Ospitalean hil zen. 23 urte zituen eta Toledoko Villaluenga herrian jaio zen. Urte hartako irailean bere andregaiarekin ezkontzeko asmoa zeukan.