Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Rumanía
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Umezaina
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Livia Bogdanek 27 urte zituen eta Errumaniakoa zen. Bere familian Espainiara etorritako azken kidea izan zen. Gurasoak eta anai-arrebak Cosladan bizi ziren. Umezain bezala lan egiten hasi zen Nuevos Ministerios inguruan. Mutil bat ezagutu zuen ere, Juan Muñoz Lara. Harreman bat hasi zuten. Mutil-laguna eta biak Bogdan familiaren etxera joan ziren aurreko egunean futbol partidu bat ikustera, Real Madridek eta Bayern Münchenek jokatu zutena hain zuzen ere. Han lo egin zuten eta hurrengo egunean biek elkarrekin hartu zuten trena. Eta biak hil ziren.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa