Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Carabancheleko ikastetxe bateko Gaztelania irakaslea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Laura Isabel Laforga Bajónek 28 urte zituen. Irakaslea izatea bere ametsa zen eta Valladoliden ikasketak amaitu eta gero Madrilera joan zen irakasle bihurtzeko. Carabanchel auzoko ikastetxe batean lana lortu zuen. Gaztelania irakasten zien Txina eta Errumaniako umeei. Lagun batzuekin bizi zen San Fernando de Henaresen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa