Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 17/08/1992
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Manuel Martínez Gilek eta lankide zuen José Manuel Fernández Lozanok, kale-jantzian, erosketa batzuk egin zituzten hipermerkatu batean. José Manuelen ibilgailura igo zirenean, terrorista bat autora hurbildu eta bederatzi tiro jo zituen, buruan eta lepoan joz haiek. Etakideak furgoneta batean egin zuen ihes, bigarren terrorista bat zeukan eta bertan zain.

Fernández Lozano, hiru tiro zeuzkan buruan, hantxe bertan hil zen, eta Martínez Gil, eztarrian zeukan tiroa, oso egoera larrian eraman zuten Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalera. Handik gutxira hil zen. Guardia zibil biak Donostiako Intxaurrondoko kuartelean bizi ziren, eta urtebete baino gutxiago zeramaten Euskal Herrian destinatuta.

Prentsa