Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 53
Seme-alabak: 7
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Telefónicako ordezkaria
Atentatuaren data: 23/10/1980
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: José Ricardo Urteaga Repullés
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA-CCAA

Deskribapena

Goizeko zazpiak pasatxo zirela, Juan Manuel García Cordero bahitu egin zuten lanera zihoanean. Lankideek, hura berandutzen ari zela eta kezkaturik, etxera hots egin eta biktimaren semeetako batekin hitz egin zuten; hark baieztatu zien aita betiko orduan atera zela etxetik. Ospitaleren batean aurkitzen saiatu ondoren, desagertzearen berri eman zioten poliziari.

 

Goizerdian, Egin egunkariaren erredakzioan dei bat jaso zuten; horren arabera, Juan Manuelen gorpua Ulia mendian zegoen. Eserita, bizkarra zuhaitz baten kontra zuela, bala-zauri bakarra zuen, lokian.

 

Egun horretan bertan Jaime Arrese Arizmendiarreta eta Felipe Alejandro Extremiana Unanue hil zituen ETAk.

Prentsa