Deskribapena
Deskribapena
Nafarroa taldeko terroristek Jesús Alcocer enpresaria Mercairuñan tirokatu eta gero, Renault 18 batean ihes egin zuten eta Ermitagaña auzoan aparkatu zuten, Arcadio María Larraona kalean, hain zuzen ere. Ondoan, Navarro Villoslada institutua zegoen. Barruan, bonba bat utzi zuten. Hilketaren lekukoek autoari buruzko informazioa eman zioten Poliziari eta minutu gutxi barru non zegoen jakin zuten. Bi agente, Tomás Palacín eta Juan José Visiedo, kotxera hurbildu ziren. Orduan, Mercedes Galdós terroristak lehergailua aktibatu zuen. Handik hurbil zegoen mojaz mozorrotuta eta dena ikusi zuen. Eztanda hiri osoan entzun zen eta bi poliziak txikitu zituen.
Juan José Visiedoren hileta elizkizuna Moncadan (Valentzia) ospatu zen hango Udaltzaingoaren burua bere aita bait zen. Agenteak 26 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi urteko alaba zeukan.