Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 52
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 08/12/1990
Atentatuaren lekua: Sabadell
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1990ko abenduaren 8an, 17.00ak aldera, bonba-auto batek eztanda egin zuen Sabadelleko Josep Aparici eta Ribot i Serra kaleen artean. ETAk leherketa eragin zuen Polizia Nazionaleko bi furgoneta handik igaro zirenean. Bi furgonetek blindajerik ez zuten. Agenteak Nova Creu Alta futbol zelaira zihoazen. Sabadellek eta Málagak Bigarren Mailako partidua jokatu behar zuten. Urrunetik aktibatu zuten lehergailua eta hedatze-uhinak bete-betean eragin zion bigarren furgonetari. Polizia-etxetik 100 metrotara bakarrik gertatu zen atentatua.

Juan José Escudero Ruiz bigarren furgonetaren gidaria zen.

ETAren eraso honetan sei polizia hil ziren. Furgoneta horretan zihoazen beste bi agente zaurituta atera ziren, Enrique Fernández González eta Cruz Adeva Usera. Gainera, handik hurbil zeuden bederatzi zibilek ere zauriak sufritu zituzten. Zauririk larrienak jaso zituena Manuel Rosillo González izan zen. Toraxean metraila-zatiak sartu zitzaizkion. Leherketak, era berean, kalte ekonomiko handiak eragin zituen inguruko eraikin eta ibilgailuetan.

Prentsa