Deskribapena
Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 21
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 04/07/1982
Atentatuaren lekua: Burguete
Errudunak: Francisco Javier Agorreta Arangoa, juzgado y absuelto por perturbación de facultades mentales a causa de diabetes
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Juan García González eta Francisco López García, Guardia Zibileko Mendiko talde bereziko kideak eta biak 21 urtekoak, Auritzen zegoen Biltoki-70 diskotekara joaten ohi ziren. Uztailaren 3ko gauean hara joan ziren ere eta hurrengo eguneko 2.30ak arte han egon ziren. Euren Ford Fiesta handik hurbil aparkatuta zeukaten. Francisco gidariaren lekuan eseri zen eta Juan eskubiko eserlekuan. Autoa martxan jarri zutenean, Goma-2ko hiru kilo eta torloju ugari zituen bonba batek eztanda egin zuen. Juan Garcíari saihetsean zauri larria eragin zion leherketak eta Nafarroako ospitalerako bidean hil zen. Francisco López, ordea, bizirik irten zen.
Argazkiak


Prentsa
