Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Israel
Adina: 32
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Israeleko agente sekretua eta galdaragilea
Atentatuaren data: 09/10/1985
Atentatuaren lekua: Barcelona
Arma: Pistola
Hiltzailea: Nazioarteko Terrorismoa Palestinako Unitate Militarra

Deskribapena

1985ko urriaren 9an, Israelek Joseph Abu Zion eta Joseph Abu Yaacob Bartzelonan desagertu zirela salatu zuen. Agente sekretuak ziren. Israelen arabera, Palestinako Batasun Militarra gertaeren atzetik zegoen.

Lehenengo momentuan, Poliziak Israelen hipotesiari hauspoa eman zion Nazioarteko Terrorismoan adituak ziren agenteak València kaleko hilketa bikoitza baten ikerketa taldean parte hartu zutelako.

Handik egun gutxitara, Palestinako Batasun Militarraren 17. Taldearen izenean hitzegiten zuen batek United Press International (UPI) agentziaren Madril eta Beiruteko bulegoetara deitu zuen eta hilketak bere gain hartu zituen.

Biktimak tortura sufritu zuten. Autopsiaren arabera, hiltzaileek bi juduak erdaindu zituztela ikusi zen. Txostenak adierazi zuen bata itota eta tiro baten ondorioz hil zela eta bestea labankadak eta tiroak jaso ondoren.

Prentsa