Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.
Josefina Codina Rambletan zegoen bere alabarekin. Alaba bizirik irten zen. Hanketan mina izan arren, asko gustatzen zitzaion ibiltzea. “Oso emakume alaia zen. Bihotz onekoa. Asko maite genuen”, adierazi zuen Enriqueta Ordeigek ‘El País’ egunkarian. Ordeig Josefinaren bizilaguna zen Sant Hipòlit de Voltregàn, Vic-tik hurbil dagoen herri txikian.