Deskribapena
Jaioterria: La Rioja
Adina: 49
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea (La Salveko bulegoetan lan egiten zuen)
Atentatuaren data: 25/02/1992
Atentatuaren lekua: Getxo
Errudunak: Carlos Iglesias Chouzas, alias Gadafi Javier Martínez Izaguirre, José Manuel Fernández Pérez de Nanclares, María Ángeles Pérez del Río
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
José San Martín Bretón Algortako (Getxo) Guardia Zibilaren kuartelera lanera zihoanean hil zuten. Terrorista bat atzetik hurbildu eta bi tiro jo zizkion buruan, eta lurrean zegoenean errematatu egin zuen. Lekukoek esan zutenez, hilketaren ondotik terroristetako batek “Gora ETA!” egin zuen deiadar, eta ondoren ihes egin zuten, aurreko egunean lapurtu zuten auto batean.
Terroristek bazekiten biktimak zer ibilbide egiten zuen, Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares etakideak guardia zibilarekin kointziditzen ohi zuen eta trenean. Informazio hori eman zion atentatua egin zuen Bizkaia komandoari.
Prentsa



