Deskribapena
Jaioterria: Navarra
Adina: 49
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Atentatuaren data: 01/05/1980
Atentatuaren lekua: Pamplona
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1980ko maiatzaren 1ko goizaldeko 3.00ak aldera, eztanda baten ondorioz San Antón kaleko bizilagunak esnatu ziren. Alde Zaharreko kaleetan, San Miguel eta San Francisco inguruan, hain zuzen, José Oyaga eta Jesús Vidaurre hil zituzten. Biek balazoak jaso zituzten buruan eta berehala hil ziren. Urte askotan, atentatu hau terrorismoaren zerrendetatik kanpo geratu zen ETAk autoretza ez zuelako bere gain hartu. Dena den, erakundearen barne dokumentuetan hilketak eurek burutu zituztela onartzen zuten. Handik gutxira, gainera, ETAk agiri bat argitaratu zuen droga-trafikoarekin lotutako pertsonak mehatxatuz.
Argazkiak
Prentsa
[/vc_column_text]