Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 42
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako brigada Bilboko komandantzian
Atentatuaren data: 12/06/1985
Atentatuaren lekua: Portugalete
Errudunak: Carmen Guisasola Solozabal
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Etakide bat atzetik oldartu zitzaion José Millarengo de Bernardo brigadari, Bilboko Itsas Komandantzian bere lanaldia amaiturik etxera bueltan zihoanean. Arratsaldeko 3ak inguru ziren eta biktima oinez zihoan Portugaleteko (Bizkaia) Errepelaga auzoan barrena, etakideak garondoan tiroa jo eta hil zuenen.

 

Millarengo laugarren hildakoa izan zen Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoari Atxikitzeko Ituna sinatu zuen egunean. Gobernuko presidente Felipe Gonzálezek egin zuen diskurtsoan, honakoa esan zuen: “Espainiak bere ahalegina jarriko du bakearen eta justiziaren Europa egia izan dadin. Inork ezingo du hertsapen edo indarkeriaren bitartez bake asmo hori nahastu”.

Prentsa