Gallery

Deskribapena

Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Atentatuaren data: 26/05/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1979ko maiatzaren 26an, arratsaldeko 18.55ak aldera, California 47 kafetegian eztanda indartsu bat entzun zen. Goya kaleko 47. zenbakian zegoen kafetegi hura. Ia bost kiloko lehergailua ezkutatu zuten beheko solairuko komunetan. Hedatze-uhinak zortzi pertsonen heriotza eragin zuen, gehienak adineko emakumeak. Gainera, beste 50 pertsona inguru zaurituta suertatu ziren. Eztandaren indarraren ondorioz, kafetegia guztiz suntsituta geratu zen.

GRAPOko terroristei egotzi zieten erasoa. Kafetegia Fuerza Nueva ultraeskuineko erakundearen egoitzaren ondoan zegoen. Biktimen artean José Martínez Argüelles eta bere emaztea zeuden. Josék 82 urte zituen eta Madrilgon La Almudena hilerrian hilobiratu zuten.

Argazkiak

Audio

Prentsa