Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 48
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 23/05/1978
Arma: Pistola
Hiltzailea: Muturreko eskuina

Deskribapena

 

1978ko maiatzaren 23ko gauerdi inguruan, Martin Merkelan Sarriegi taxilariaren emaztea urduritu egin zen, ikusirik senarra ez zetorrela etxera, eta haren lankideekin hitz egin zuen; esan ziotenez, taxi geltokian utzi zuten, bezero batekin. Gaueko hamabi eta erdietan taxilariek Martin desagertua zela salatu zuten komisarian eta, handik gutxira, haren autoa aurkitu zuten, abandonatuta eta ateak zabalik, Pasaian.

 

Gorpua Oiartzun eta Ingelesaren Gazteluaren arteko errepidean agertu zen, hematomak, eskuko lau hatz puskatuta, kolpeak hartu izanaren zantzuak eta buruaren atzealdean bi bala-zauri zituela.

 

Lehen informazioen arabera bazirudien ETAk hil zuela, baina azkenean Batallón Vasco Español-i leporatu zioten krimena.

Prentsa