Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 13
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 29/03/1980
Atentatuaren lekua: Azkoitia
Errudunak: Jon Aguirre Agiriano, Francisco Fernando Martín Robles, Jesús María Zabarte Arregui, José Gabriel Urizar Murgoitio.
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Jose Maria Piris Carballo, hamahiru urteko mutikoa, bete-betean harrapatu zuen kirol poltsa baten barruan zegoen lehergailuaren eztandak; poltsa hura guardia zibil baten autoaren azpian jarria zen. Poltsa askatu egin zen autotik, lehertzeke. Jose Maria kalean jolasean zebilen beste bi lagunekin, eta hurbildu egin zen, poltsatik ateratzen ziren bi iman ikusi baitzituen; une horretan bonba lehertu eta hantxe bertan hil zuen, mutikoaren gorputza txiki-txiki utziz. Fernando García López laguna oso larri zauritu zen halaber. Atentatugileak, Jon Agirre Agiriano baitzen, hurbileko balkoietako batetik ikusi zuen eszena osoa.

 

Artefaktua guardia zibil baten autoaren azpian jarri zuen ETAko komando batek. Agenteak ibilgailua martxan jarri, baina bonba-paketea lurrera erori zen, lehertu gabe, harik eta Jose Maria Pirisek jo zuen arte.

Prentsa