Deskribapena
Deskribapena
ETAren Otxobi komandoko kide batzuek tiro egin zioten Jose Maria Herrera Hernández komandanteari, Madril Hiribideko bere etxetik Gobernu Militarrera eraman behar zuen auto ofizialera zihoanean. Buruan eta lepoan jo zuten, eta osasun zentro batera zeramatenean hil zen. Ibilgailu barruan zeuden kapitainak eta gidariak ez zuten inolako zauririk izan.
Kasu honetan oso zertzelada berezia gertatu zen: Herrera Hernández komandantearen eta Maria Teresa Enbiden semea, garai hartan, Altamira de Juana Chaosen, hots, ETAren buruzagi Iñaki de Juana Chaosen arrebaren senargaia zen. Ezkondu egin ziren, eta urte batzuk geroago dibortziatu. Gainera Maria Teresak berak, militar erailaren alargunak, zaindu zuen bere guraskide ohi De Juana Chaosen ama Alzheimerra izan zuenean, 2004tik hura hil zen arte.
Prentsa



