Deskribapena
Deskribapena
ETAko Txikia taldeko kideek Madril hiriko Claudio Coello kalearen 104. zenbakian soto bat alokatu zuten. Ekintzari ‘Operación Ogro’ izena ipini zioten. Tunel bat ireki zuten sototik kalearen erdira arte. Han azpian lehergailu indartsua jarri zuten. Argindarraren kable batekin konektatu zuten. 1973ko abenduaren 20an, ETAko hiru kideak argiketariak bailiran mozorratu ziren. 9.20etan, Luis Carrero Blanco almirantea eta Gobernuburua handik igaro zenean bonba eztandarazi zuten. Leherketa oso indartsua izan zen: Carreroren Dodgea Jesuitena zen eraikin baten gainetik pasatu zen eta barruko patiora erori zen. Kotxean zihoazen hiru pertsonak hil ziren.
José Luis Pérez bizirik eraman zuten Francisco Franco ospitalera. Han bere ama zegoen, lagun bati bisita egiten. Ailegatu eta ordu gutxitara Carrero Blancoren gidaria hil zen.
Argazkiak



Prentsa

