• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

José Luis Caso Cortines

ETAETA
ETA

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Cantabria
Adina: 64
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: PPko zinegotzia Errenterian
Atentatuaren data: 11/12/1997
Atentatuaren lekua: Irun
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José Luis Caso Cortines gaztetxoa zela iritsi zen Euskal Herrira bere jaioterri Kantabriatik. Berehala hasi zen Pasaiako Astilleros de Luzuriaga enpresan lan egiten, eta bertan segitu zuen erretiroa hartu arte. Soldadutzan zehar, Irunen egin zuen, Juani Pérez ezagutu zuen; ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten. Irunen jarri ziren bizitzen. 1997an José Luisek, jada erretiratuta bazegoen ere, lanean segitzen zuen, Errenteriako Alderdi Popularreko zinegotzi gisa. Alderdiarekiko lotura 1982tik zetorkion, Alianza Popularraren fundatzaileetakoa izan baitzen Euskal Herrian. Miguel Angel Blancoren hilketaren ondoren mehatxuak iritsi ziren, pintada gisa.

 

Iragarpen okerrenak 1997ko abenduaren 11n bete ziren. José Luisek bere ohiko geldialdia egin zuen Trantxe tabernan, etxera afaltzera joan aurretik. Bi ezagunekin hizketan ari zela, etakide bat hurbildu eta buruan tiro egin zion, hitzik esan gabe. Ondoren, beste bezeroak mehatxatu zituen: “Niri segika bazatozte, gauza bera egingo dizuet”. Eta lasai atera zen tabernatik. Alargunak esan zuen ezen, krimenetik urteetara ere, telefonoz mehatxuak jasotzen segitzen zuela. “Egon behar zuen lekuan dago jada” bezalakoak esaten zizkioten, edo “beldurra sartzeko” deitzen segitzen zioten. Hilketaren lau erantzuleak hilda daude: zihoazen bonba-autoa lehertu zenean hil ziren hiru, eta laugarrenak bere buruaz beste egin zuen.

 

Casoren hilketa baino egun batzuk lehenago, Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkuran zehar, Herri Batasunako Xabier Alegriak orri batzuk laga zizkien PPko batzarkideei, honakoa ziotela: “egiten duenak ordaindu egiten du”.

 

José Luis Casoren hilketa baino lehen, azaroan Carmen Nagel zinegotziak bizia salbatu zuen, ohiko ibilbidea aldatu zuelarik; izan ere, ETAk bonba jarria zion hartan. Egun batzuk geroago, José María Lobato, PPren zinegotzi Elena Azpirotzen eskolta, larri zauritu zuten, zinegotziaren kontrako atentatu bat zapuztu zuenean. Casoren kontrako atentatuaren biharamunean Concepción Gironzak, Errenteriako PPren beste zinegotziak, HBren bozeramaileari galdetu zion ea bera izango ote zen hurrengoa. Casoren lekua hartu zuen zinegotzia Manuel Francisco Zamarreño izan zen; ETAk 1998ko maiatzean hil zuen.

Prentsa

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • Juan Arana Kalea, 14, 20302 Irun, Gipuzkoa, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*