Deskribapena
Deskribapena
José Gallardo Olmo Sant Feliú de Llobregaten jaio zen baina Madrilera joan zen militarra izateko. Armadan kabo lehena zen eta domina bat eman zioten txanpon batekin itotzen ari zen ume bati bizitza salbatzeagatik. Madrilen emaztea ezagutu zuen, Ekuadorren jaiotakoa. Azuqueca de Henaresen bizi ziren eta seme-alabak izan nahi zituzten. José Gallardok kotxez lanera joateko ohitura zeukan, baina 2004ko martxoaren 11an autoa konpontzen ari zitzaizkion tailerrean. Eztandak suertatu zirenean, gorputzarekin lankide bat estali zuen eta bizitza salbatu zion.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.
Argazkiak




Audio
Prentsa



