Deskribapena
Deskribapena
Jose Antonio Santamaría Vaqueriza afaltzen ari zen, San Sebastian egunaren bezpera ospatzen, Gaztelupe elkartean, hiru etakidek, haren ohiturak aurrez zaindu baitzituzten, garondoan tiroa joz hil zutenean. Sukaldari jantzitako terrorista bat biktimarengana hurbildu eta oso-oso gertutik egin zion tiro; hantxe bertan hil zuen.
Valentin Lasarte terroristak bazekien enpresaria urtero joaten zela Gaztelupera afaltzera, San Sebastian eguneko jaiei hasiera ematen dien Danborrada zela eta. Hilketaren egunean leku hura bisitatu zuen, enpresaria bertan zegoela baieztatzearren. Beste batzuetan bezala, ETAk denbora zeraman enpresariaren kontrako jazarpen kanpaina batekin, akusazio faltsuen bitartez, tabako kontrabandoarekin eta narkotrafikoarekin lotzen baitzuten, Guardia Zibilarekin kolaboratzea leporatzeaz gain.
Prentsa



