Deskribapena
Deskribapena
José Ángel Álvarez Suárez agentea paseoan zebilen, eguerdian, Donostiako erdialdeko Bretxako merkatu inguruko kaleetan zehar, baimen eguna aprobetxatzen ari baitzen; kale-jantzian zihoan, eta armarik gabe. Bat-batean, ETAko pistolari bat bizkarretik hurbildu eta tiroa jo zion buruan. Polizia hantxe bertan hil zen.
ETAk 1989ko hauteskundeetarako kanpaina ofizialki hasi baino lau egun lehenago tirokatu zuen José Ángel Álvarez.
Álvarezen hilketaren ondorioz, Donostiako Udalak manifestazio bat antolatu zuen, lehen aldiz, Estatuko segurtasun indarren kide baten hilketa gaitzesteko; 2.500 pertsona izan ziren bertan. Alabaina, hiltzaileetako batek, Francisco Javier Balerdi etakideak, beste lau hilketarengatik zigortuak, omenaldi jendetsua izan zuen Donostian, kartzelatik irten zenean.
Prentsa



