Deskribapena
Deskribapena
1985ko irailaren 25an, gauean, Ignacio María Astiasuinzarra Pagola, José Sabino Echaide Ibarguren, José María Echaniz Maiztegui eta José Agustín Irazustabarrena Uruzola Baionako Monbar hotelaren tabernara joan ziren, Ipar Euskal Herrian. Ohikoa zen han ETA eta ezker abertzaleko kideak biltzea. 21.15ak aldera, barran zeudenean, bi pertsona auto batetik jaitsi eta tabernara sartu ziren. Metrailetak zeramatzaten. Haietako bat atean gelditu zen inork ez zezan ihes egin. Besteak bezeroen aurka tiro egin zuen.
Astiasuinzarra, Echaide, Echaniz eta Irazustabarrena hil ziren. Bostgarren bat, frantziarra, larriki zaurituta suertatu zen. Gertatutakoa ikusi zuten batzuek erasotzaileak jarraitu eta Frantziako Polizia ailegatu arte atxiki egin zituzten. Marseillako hanparekin lotuta zuten mertzenarioak ziren eta GAL erakundearen esanetara lan egiten zuten.
José Agustín Irazustabarrena Uruzolak –‘Legra’- seme bat zuen eta, Poliziak esandadoaren arabera, hilketaren momentuan ‘mugalarien’ arduraduna zen. ‘Mugalariak’ ETA militarreko kideak Espainia eta Frantziaren arteko muga igarotzeko laguntza eskaintzen zutenak ziren.