Deskribapena
Deskribapena
1985ko apirilak 12an, 22.30etan gutxi gora-behera, Torrejón de Ardozeko AEBko base militarretik hurbil zegoen El Descanso jatetxea jendez gainezka zegoen. Ostiral hartan, 300 pertsona inguru jaten, edaten eta abesten ari ziren. Haietako asko estatubatuarrak ziren. Han zegoen gizon gazte bat komunera joan zen eta handik ateratzean kirol-poltsa bat barra gainean utzi eta tabernatik irten zen. Handik lasterrera leherketa izugarria egon zen. Poltsaren barruan 5 kilo lehergailu zeukan bonba bat zegoen eta haren eztandak eraikina eraitsi zuen. Goiko bi solairuak sotoaren gainean erori ziren, biktima gehienak zeuden lekua, alegia. Asko eta asko hil ziren obra-hondakinen eraginez. Guztira 18 pertsona hil ziren eta 84 gehiago larriki zaurituta suertatu ziren. Hurrengo egunetan yihadistek atentatuaren egiletza bere gain hartu zuten. Poliziak, ordea, WAAD (‘Agintza’) taldearen aldarrikapena gehiago sinetsi zuen. WAAD Palestinaren askapenerako Fronte Popularrarekin lotuta zegoen. Dena den, ikerketa 1987an amaitutzat jo zuten benetako autoretza ezin izan zelako egiaztatu.
2005ean, kasua preskribatzeko zorian zegoenean, ikerketa berriro ireki zuten lekuko batek Mustafá Setmarian Nasar (Al Suri) atentatuaren arduraruntzat identifikatu zuenean. 2004ko martxoak 11ko erasoekin ere lotuta zegoen.
Joaquín González Yepesek 33 urte zituen eta El Descansora joan zen loteria saltzera. Bere emazteak 27 urte zituen eta bi seme-alaba zituzten. “Atentatu bat izan bada, terroristek jakin behar dute gizagaixo bat hil dutela”, adierazi zuen bere anaiak. “Telebistan gertatu zena ikusi nuen eta banekien askotan hara joaten zela, baina ezin nuen sinetsi hau gertatuko zitzaiola. Ezkonarrebak telefonoz esan zidan. Zergatik gertatu da guzti hau? Ez dago eskubiderik! Ez dago eskubiderik!”, esan zuen ere. Alcalá de Henares herrian hilobiratu zuten Joaquín González.