Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Navarra
Adina: 54
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxarri-Aranatzeko alkate ohia eta saltzailea
Atentatuaren data: 27/01/1979
Atentatuaren lekua: Etxarri-Aranatz
Errudunak: Vicente Nazábal Auzmendi, Juan Nazábal Auzmendi, Eugenio Ulayar Huici y Jesús María Repáraz Lizarraga.
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Jesús Ulayar Etxarri-Aranatzeko alkate izendatu zuten 1969an. ETAko eta erradikalen objektiboa izan zen 1975an kargua utzi zuen arte. Mehatxuak, ordea, jarraitu zuten. “Egunen batean bost balazo jasoko ditut”, esan zuen noizbait. 1979ko urtarrilaren 27an etxetik irten zen bere semea Salvadorrekin batera. 13 urte zituen. Gasolioa erostera zihoazen berogailuetarako. Jesús Ulayar bere furgoneta irekitzera joan zenean, burua estalita zeukan bat hurbildu zitzaion. Hurbil-hurbiletik bost aldiz tiro egin zion eta berehala hil zen. Alargunak eta lau seme-alabek mehatxuak pairatzen jarraitu zuten. ETAren aldeko pintadak maiz agertu ziren herrian eta Udalak, urte batean, hiltzaileari herriko jaietako txupinazoa jaurtikitzeko aukera eman zion ere.

Argazkiak

Prentsa

Testigantza