Deskribapena
Adina: 37
Seme-alabak: 4Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Udaltzaina
Atentatuaren data: 19/06/1995
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1995ko ekainaren 19an, 7.15ak aldera, ETAk bonba-auto bat eztandarazi zuen Callaon plazan, Madrilgo erdialdean. Terroristek lehergailu bat ipini zutela ohartarazi zuten eta, horren ondorioz, Udaltzaingoak plaza eta inguruak hustu zituen. Lan hori egiten ari ziren bitartean autoak eztanda egin zuen eta Jesús Rebollo García agentea hil zuen.
Jesús Rebollo Garcíak 39 urte zituen eta ezkonduta zegoen. Lau seme-alaba zituen eta polizia bikaina zen. Hamabost urtetan, sari ugari jaso zituen, Udaltzaingoaren domina, esaterako. Casa de Campon dagoen Udaltzaingoaren egoitzan ospatu zen hileta-elizkizuna eta bertara 3.000 bat pertsona hurbildu ziren.