Deskribapena
Deskribapena
Arrasateko postutik guardia zibil patruila bat bidali zuten Arantzazuko santutegira, ikurrin bat kentzeko, garai horretan galarazita zegoen eta horrelakorik jartzea. Guardia zibilek ingurua miatu zuten, banderak lehergailuren bat konektatuta ote zuen egiaztatzeko, baina harea zeukan pakete bati lotuta zegoen, besterik gabe; horrenbestez, hura kendu eta Arrasatera itzultzeko bideari ekin zioten atzera.
Tranpa, egiaz, ez zegoen oso urrun. Santutegitik kilometro batera ETAk lehergai indartsu bat ezkutatu zuen errepidearen eskuinaldeko ezponda batean, marka gorri batez seinalatuta, Guardia Zibilaren Land Rover-a gainean zegoenean artefaktua aktibatu ahal izatearren.
Artefaktua urruneko aginte batez aktibatu zuten, eta bete-betean harrapatu zuen Guardia Zibilaren ibilgailua; hogei bat metrora bidali zuen, eta zenbait itzulipurdi eragin zizkion. Esteban Maldonado Llorente, Jesús Pascual Martín eta Juan Moreno Chamorro hantxe bertan hil ziren, gorputzak txiki-txiki eginda zituztela. Beste bi agente, José Gómez Castillo eta Juan García Lorente gidaria, larri zaurituta geratu ziren. Santutegira zihoazen aita frantziskotar batzuk arduratu ziren zaurituak osasundegira eramateaz, eta sakramentuak eman zizkieten hiru hildakoei.