Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Hendaya
Adina: 68
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Pentsioduna
Atentatuaren data: 23/11/1980
Atentatuaren lekua: Biarritz
Arma: Machine-gun
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1980ko azaroaren 23an –igandea zen, arratsaldean-, Hendayais hotelaren taberna jendez gainezka zegoen. 19.00ak aldera, Renault 18 bat ailegatu zen Hendaiako hotel horretara. Batallón Vasco Español erakundeko hiru terrorista zihoazen. Haietako bat jaitsi eta metraileta batekin hurbildu zen hotelera. Armarekin, leihoa apurtu zuen eta handik tiro egin zuen. Balazoek José Camio eta Jean Pierre Haramendi hil zituzten. Espainiar eta frantziar naziotasuna zuten beste hamar pertsona zaurituta suertatu ziren. Ohikoa zen taberna hartan ETA eta ezker abertzaleko kideak egotea.

Jean Pierre Haramendi frantziarra zen eta 68 urte zituen. Pentsioduna zen eta kartetan jolasten ari zen José Camio eta beste lagun batzuekin.

Prentsa