Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 52
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Enpresaria (aseguruak, eraikuntza eta garraioa)
Atentatuaren data: 26/07/1996
Atentatuaren lekua: Ordizia
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1996ko uztailaren 26ko goizeko 4,30ak inguruan, ETAk Isidro Usabiaga Esnaola enpresaria hil zuen, tiroz, Ordizian. Hiru urte zeramatzan talde terroristaren xantaia, mehatxu eta jazarpenaren pean. Uztailaren 26 hartan, Herri Batasunaren jarraitzaileak joan ohi ziren gazte lokal batetik metro gutxira tirokatu zuten, herriko festak ospatzearren gastronomia elkarte batean afaldu ondoren etxera bueltan zihoala.

Hilketa hori Jose Maria Aldaia enpresaria askatu eta hiru hilabetera gertatu zen; Aldaia 1996ko apirilean askatu zuten, talde terroristak aurreko urteko maiatzaz geroztik bahituta eduki ondoren.

Prentsa