Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 37
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako komandantea
Atentatuaren data: 19/07/1989
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Jacques Esnal, Francisco Múgica Garmendia.
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1989ko uztailaren 19ko goizeko 11.15etan José María Martín-Posadillo Muñiz koronela kotxe ofizialean zihoan Ignacio Julio Barangua Arbués komandantearekin eta Fernando Vilches Herranz gidariarekin. Lurreko Armadako kuartel nagusitik atera berri ziren eta RENFEko bulego batean gelditu ziren mandatu bat egiteko. Beste auto batetik, ETAko bi terroristek militarren kotxea metrailatu zuten. Bai José María Martín-Posadillo Muñiz bai Ignacio Julio Barangua Arbués berehala hil ziren buruan balazoak jaso zituzten eta. Fernando Vilches 18 urteko soldadua larriki zaurituta suertatu zen.

Ignacio Julio Barangua Arbués Zaragozan jaio zen. Ezkonduta zegoen eta 12 urteko alaba bat zeukan. Valladolideko hilerrian hilobiratu zuten.

Argazkiak