Deskribapena
Deskribapena
1981ko maiatzaren 4an, goizeko 9.30ak aldera, Andrés González de Suso jenerala bere etxetik irten zen, Hermosilla kaleko 78. zenbakian. Lanera eramango zuen autoan sartu zen atzeko atetik. Atea ixten ari zenean, pistolak zeramatzaten bi gazte hurbildu zitzaizkion eta buruan tiro egin zioten. Gidariak ahalik eta lasterren eraman zuen jenerala hurbilen zegoen ospitalera. Baina Andrés González militarra hilda zegoen jada. Terroristek korrika ihes egin zuten, baina Hermosilla kaletik patruilatzen ari zen Polizia Nazionaleko auto batekin topo egin zuten. Ignacio García García kaboa terroristetako bat geldiarazten saiatu zen. Lekukoen arabera, buruan kolpatu zuen ere pistolaren atzeko partearekin. Baina bigarren terroristak anabasa baliatu zuen arma ateratzeko eta agentea tirokatzeko. Polizia lurrera erori zen eta berriro ere tiro egin zion.
Gertakari hauen ostean, beste tiroketa bat egon zen GRAPOko kide hauen eta polizien artean. Hiru oinezko zaurituta suertatu ziren, baita Emilio Avelino Gómez terrorista ere. Hau Francisca Moreno kaleko aparkaleku batean ezkutatu zen eta han, beste tiroketa baten ostean, atxilotu egin zuten.