Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.
Ian Moore Wilson Rambletan zegoen emaztearekin, Valerie izenekoa. Furgonetak harrapatu zuen. Familiaren arabera, Ian “bihozbera eta eskuzabala” zen eta “leku berriak ezagutzea asko gustatzen zitzaion”. Garagardo on batekin patxadazko eztabaidak edukitzea gogoko zuen.