Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 20
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 06/01/1979
Atentatuaren lekua: Beasain
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Hortensia González Ruizek Ordiziako kuartelean ezagutu zuen senargaia, Antonio Ramírez guardia zibila. Hantxe bizi ziren Hortensiaren ahizpa eta koinatua. Hortensia, 1979ko Gabonetan, Ordiziara joan zen, opor egun batzuk ahizparekin igarotzeko eta senargaia bisitatzeko, ezkontzeko asmotan ziren eta.

Errege egunean, Hortensia eta Antonio festa batera joan ziren Beasainera, eta irteeran stop batean gelditu zuten autoa; une horretan, ETAko terroristek aukera baliatu zuten, ibilgailuaren albo banatan jarri eta tiro egiteko. Bikotekideak hantxe bertan hil ziren: Antoniok zortzi bala-tiro jaso zituen, eta Hortensiak hamar. Antonioren gorputza klaxonaren gainera erori zen, eta ia-ia ordu erdi batez jotzen egon zen hura, inor laguntzera hurbildu gabe, asko baziren ere une horretan dantzalekutik ateratzen ari ziren pertsonak. Hortensia izan zen ETAk segurtasun indarren agente batekin lotura izateagatik hil zuen lehenbiziko emakumea.

Prentsa