Deskribapena
Jaioterria: Navarra
Adina: 60
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Casado
Lanbidea: Guardia Zibileko agente erretiratua eta atezaina
Atentatuaren data: 27/11/1978
Atentatuaren lekua: Villabona
Errudunak: José Manuel Arzallus Eguiguren
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Heliodoro Arriaga Ziaurri Natividad Agirre Leustegirekin zegoen ezkonduta. 1965ean Institutu Armatua utzi eta bizitzera Villabonara joan zenean ezagutu zuen emaztea; bertako enpresa batean egiten zuen lan. Izan zuten semeak hamar urte zituen 1978an.
ETAk 1978an Heliodoro hil zuenean, emazteak ez zuen azalpenik aurkitzen. Ez zuen mehatxurik jaso, emazteak behintzat ez zuen horrelakoen berri, baina ETAk heriotza-zigorra jarria zion jada epai. Heliodoro goizeko 7,15 inguruan irten zen etxetik, eta zain zituen bost etakidek zazpi tiroz hil zuten. Bizilagun batek minutu batzuk geroago aurkitu zuen, hila zela jada.