Gallery

Deskribapena

Adina: 61
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Donostiako Udaltzaingoaren komisarioordea
Atentatuaren data: 05/12/1978
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Miguel Sarasqueta Zubiarrementeria, José Miguel Azurmendi Albizu, Martín Apaolaza Azcargorta
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1978ko abenduaren 5eko arratsaldea zen, eta ordu gutxi falta ziren Konstituzioari buruzko erreferendumerako. Gabriel Alonso Perejil Polizia Nazionaleko komisariordea, José María Sarrais Llasera eta Ángel Cruz Salcines udaltzaina aperitiboa hartzen ari ziren Donostiako Urgull tabernan, Aldapetako Poliziaren kuarteletik eta Donostiako komisariatik hurbil.

ETAko hiru kide sartu ziren, 14:20 inguru zirela, poliziak zeuden tabernan. Terroristetako batek bezero eta zerbitzariei agindu zien lurrera botatzeko, eta beste biek tiro egin zieten agenteei. Gabriel Alonso une horretan bertan hil zen; José María Sarrais, zauriturik jada, ezkutatzen saiatu zen, baina lurrean errematatu zuten; eta Ángel Cruz Arantzazuko Ama Ospitalera zeramatela hil zen. Hiru terroristek ihes egin, eta zain zeuzkaten bi autotan sartu ziren. Gauerdian, ETAk TVEren programazioa eten, Konstituzioaren kontrako komunikatu bat emititu, eta Eusko Gudariak jarri zuen.

Prentsa