Deskribapena
Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 31
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 16/05/1980
Atentatuaren lekua: Goizueta
Errudunak: Comando Adarra
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1980ko maiatzaren 16ko 20.00ak aldera, Matutano enpresako furgoneta bat Goizuetako Fermín Antonio Apecechea kalera ailegatu zen. “Amatxo, burua estalita zeraman bat ikusi dut metraileta batekin”, esan zion amari neskato batek. Ez zen bakarra. Terroristak, guztira, bost ziren eta Huici tabernara joan ziren. Han Francisco Ruiz Fernández eta Francisco Puig Mestre Guardia Zibileko agenteak afaltzen ari ziren. Hiru terrorista kanpoan geratu ziren tabernaren bi sarrerak zaintzen eta beste biak jantokira sartu eta hurbil-hurbiletik tiro egin zieten poliziei. Guztira, 13 balazo jaso zituzten eta berehala hil ziren. Terroristek furgonetan ihes egin zuten.
Francisco Puigek 31 urte zituen eta Ares del Maestren (Castelló) jaio zen.
Argazkiak


Prentsa
