Deskribapena
Jaioterria: Andalucía
Adina: 42
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 14/01/1980
Atentatuaren lekua: Elorrio
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Francisco Moya Jiménez guardia zibila, bazkaldu ondoren, Bengoa jatetxera joaten zen arratsaldero, destino zuen Elorrioko kuartel-etxetik 400 metrora. 1980ko urtarrilaren 14an jatetxerantz zihoan oinez, ibilgailu bat hurbildu eta hiru pertsona jaitsi zirenean. Aurpegiak agerian zituztela zenbait tiro egin zituzten, metrailetaz ere tiro-segida bat joz, lekukoek azaldu zutenaren arabera. Franciscok 14 tiro jaso eta hantxe bertan hil zen. Terroristak autoz itzuli ziren Bergararaino, eta lurrean utzi zuten biktima. Francisco Moyaren emaztea izan zen senar hila lurrean aurkitu zuena.
Prentsa



