Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 39
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Auto saltzailea
Atentatuaren data: 08/12/1983
Atentatuaren lekua: Zegama
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1983ko abenduaren 8ko arratsaldeko ordu biak laurden gutxitan, ETAk Francisco Javier Collado Azurmendi enpresaria hil zuen Zegaman (Gipuzkoa). Minutu batzuk lehenago, bi etakide sartu ziren herri horretako Bastacho tabernan, Francisco Javier, ohi zuen moduan, billarrean jokatzen ari baitzen bertan lagun batzuekin. Biktima barruan zela egiaztatu zutenean, kalera irten eta partida amaitu arte itxaron zuten. 13:45ean Collado Azurmendi tabernatik atera zen eta, kalea zapaldu orduko, etakideek tiro egin zioten, berbertatik eta bizkarretik. Tiroetako batek horman errebotea egin eta tabernako beste bezero bat zauritu zuen zangoan.