Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 29
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 09/04/1981
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Bost terroristak segada jarri zieten Bilbo erdira sartzeko errepideetan kontrol bat jartzera joandako bi patruila-autotako kideei. Beharrezko seinaleak jartzearren ibilgailuetatik jaitsi bezain pronto, 60 metro inguruko distantziatik tirokatu zituzten, Cetme fusilekin, metrailetekin eta posta-eskopetekin. Minutu batzuetan zehar tiro trukea izan zen poliziaren eta terroristen artean, harik eta etakideek ihes egin zuten arte.

Francisco Francés Garzón hilzorian iritsi zen ospitalera, eta handik gutxira hil zen bihotz-gelditze batez. Astebete baino ez zeraman Euskal Herrian.

Prentsa