Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 17
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 29/05/1991
Atentatuaren lekua: Vic
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen.
Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.

Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua.
Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.

Bederatzi biktimen artean Francisco Cipriano Díaz zegoen. Leherketaren momentuan ikasten ari zen. Berehala hil zen. Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikaslea zen Callis institutuan. Gurasoak Zaragozan zeuden, hileta-elizkizun batean. Franciscoren arreba, 18 urteko pilar, zaurituta atera zen ere.

Prentsa