Deskribapena
Jaioterria: Madrid
Adina: 19
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Armadako soldadua eta txoferra
Atentatuaren data: 17/06/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Idoia López Riaño, Inés del Río Prada, María Inmaculada Noble Goicoechea, Juan Manuel Soares Gamboa.
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1986ko ekainaren 17ko 14.30etan Infanteriako teniente koronela zen Carlos Vesteiro Pérez etxera zihoan bazkaltzeko ordua zen eta. Auto ofizial batean zihoan Ricardo Sáenz de Ynestrillas komandantearekin batera. Gidaria Francisco Casillas soldadua zen. Sáenz de Ynestrillas komandantearen etxera ailegatzen ari zirenean, Manzanares Hiribidean, ETAko bi terroristekin topatu ziren. Bikote bat zirelakoan, autora hurbildu eta bi aldeetatik metrailatu zuten. Gainera, terroristetako bat kotxera hurbildu eta leihatilatik besoa sartuz militarrekin akabatu zuen.
Franciso Casillas Martín madrildarra zen eta 19 urte zituen. Bere seigarren hilabetea zen soldadutza egiten. Ile-apaintzailea izateko ikasten ari zen.