Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 60
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Alikatatzailea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Florencio Aguado Ciudad Realen jaio zen eta San Fernando de Henaresen bizi zen. Normalean koinatu batekin joaten zen lanera kotxez, baina egun hartan beranduago joatea erabaki eta trenez joan zen. Bere emaztea Vicenta deitzen zen eta bi seme-alaba zituzten. Erretiroa hartzeko irrikan zegoen hondartzan erosi zuten etxe batean bizitzera joateko. Vicentak esan zuen senarra trenak gorrotatzen zituela eta ia inoiz ez zituela erabiltzen. Tomelloson, jaioterrian, biribilgune bati bere izena jarri zioten.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa