Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Barrio
Adina: 43
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Berogailu-teknikaria ospitale batean
Atentatuaren data: 19/02/1992
Atentatuaren lekua: Santander
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1992ko otsailak 19an, arratsaldean, ETAko komando batek 25 kiloko bonba bat ezkutatzen zuen auto bat Santanderren utzi zuen. La Albericia bidegurutzean aparkatu zuten, Avenida de los Deportes inguruan. Polizia Nazionaleko auto ugari igarotzen ziren handik. 18.15ak aldera, Poliziaren furgoneta bat hurbildu zenean, terroristek lehergailua aktibatu zuten eta eztanda handi batek trafikoa moztu zuen.

Hedatze-uhinak Eutimio Gómez Gómez eta Julia Ríos Rioz senar-emaztei bete-bete eragin zien. Berehala hil ziren biak. Antonio Ricondo Somoza gaztea ere hil zen handik bost egunetara. Kontrako norabidean gidatzen ari zen. Furgonetari dagokionez, kalte larriak izan zituen eta agenteak larriki zaurituta atera ziren. Beste 18 pertsonek zauriak izan zituzten ere. Ignacio Recarte Ibarra, Luis Ángel Galarza Quirce eta Dolores López Resina ETAko kideak zigortu zituzten atentatuaren arduradunak izategatik. Francisco Múgica Garmendia -‘Pakito’- autore intelektuala izan zen.

Eutimio Gómez Gómez berogailu-teknikaria zen Santanderreko ospitale batean. 20 urte zeramatzan bertan lan egiten. 18 eta 16 urte zituzten haren seme-alabek. Eutimio emaztearen bila joan zen haren lanaldia amaitzerakoan eta, atentatuaren momentuan, etxera zihoazen.

Prentsa