Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 30
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Euskara irakaslea eta ETA (m)-ko kidea
Atentatuaren data: 25/02/1984
Atentatuaren lekua: Idaux-Mendy
Arma: Subfusila
Hiltzailea: GAL
Deskribapena
1984ko otsailaren 25an, Eugenio Gutiérrez Salazar euskara irakastera joan zen Idauze-Mendira, Ipar Euskal Herrian. Ikasleak ETAko kideak eta zaleak ziren eta lekuari San Bixente akademia deitzen zioten. Eguerdian, etxera itzuli zen bazkaltzeko asmoz, baina bidean mira teleskopikoa zeukan fusil batekin tiro egin zioten. Mauleko ospitalera eraman zuten eta gero Donapaleura, baina bidean hil zen. GAL erakundeak bere gain hartu zuen hilketa hau.
Eugenio Gutiérrez Salazarrek, ‘El Tigre’, Frantziara ihes egin zuen aurreko urtean ETA militarreko komando baten kidea zelako. Donibane Lohizunen bizi zen eta euskara irakaslea zen ikastetxe batean. Aldi berean, Ipar Euskal Herrian zeuden ETAko kideei formakuntza eskaintzen zien.