Deskribapena
Deskribapena
1983ko uztailaren 31n, ETAko Komando Autonomo Antikapitalistek Zarauzko Komandantziari atxikitako Rafael Gil Marín eta Enrique Rúa Díaz guardia zibilak hil zituzten Gipuzkoako Getaria herrian. Guardiak kale-jantzian ziren Getariako portuan, tabako amerikarraren kontrabandoaren kontrako operazio batean bost aste lehenago atzemandako bi ontzi zaintzeko lanetan. Txalupak Guardia Zibilaren zerga informazio zerbitzuak harrapatu zituen Debako itsasadarrean, eta Getariako portura eraman zituzten gero.
Rafael Gil agentea, hil zutenean, Seat 131 auto baten barnean zegoen, gidariaren ondoko eserlekuan, bizkarraldea atzera etzanda zuela. Lankidea, Enrique Rúa, bainujantzian hura, auto ondoan agertu zen, portuko dikeetako baten ertzean. Dirudienez ibilgailuari bizkarra emanda zegoen eserita, itsasora begira, bainu bat hartzeko prest. Terroristetako batek eskopeta batez egin zion tiro Enriqueri, berbertatik; bigarren terroristak pistola batez egin zion tiro Rafaeli. Unean bertan hil ziren biak.